Skip to main content

VFX

VFX

Goi-fidelitateko VFX irtenbideak ditugu, gaur egungo narratiben eta produkzioen eskakizunak betetzeko modukoak.

Pipeline

Posprodukziorako pipeline zorrotza dugu (ScoutLine) eta horrela bermatzen dugu lan-fluxu azkarra, kalitatezkoa eta fidagarria. Kolorearen trinkotasunari garrantzi handia ematen diogu.

Tecnología

Azken teknologia eskuragarri jartzen dugu, abangoardiako softwarea erabiltzeko aukera ematen diguna eta lan-metodologia sendoa bermatzen duena.

VFXak produkzio birtualarekin konbinatzen ditugunez, gure enpresak gaitasun handia du 3Drako eta ingurune ikusgarriak nahiz VFX ikusezinak diseinatzeko.

Gainera, gure pipelineak abantaila hauek ematen dizkigu: minutu kopuru handia kudeatzen dugu, proiektuan zehar kalitateari sendo eusten diogu eta entrega-epeak kontrolatzen ditugu.

3D/CGI

3Dko nukleo sendoari esker, produkzio birtualerako edo ohiko VFX pipeline baterako prest dauden mota guztietako ingurune eta elementu fotorrealistak egiteko gaitasuna dugu.

Compositing

Nuke industria-estandarrarekin lan egiten dugu. Gure pipelineak lan-fluxua bizkortzen du, plano guztien arteko trinkotasuna bermatzen du eta kolorea bereziki azpimarratzen du.

FX

Simulazio eta efektu mota guztiak egiteko eta gainbegiratzeko gaitasuna dugu: gainerako elementu digitalekin bat egiten du, ezin hobeto, eta proiektuari balio erantsi handia ematen diote.

Previz/Animatic

Animatikak eta aurrebistak egiten ditugu, plano konplexuak dituzten filmaketak planteatzeko. Animatikak fisikoki errealistak dira eta behar bezala proportzionatuak, filmazioarekin 1:1eko lerrokatzea lortzeko.

Concept

Inguruneen eta VFXen kontzeptu zehatzak egiten ditugu, arte-garapena zehatzagoa izan dadin.

Editoriala

Platoko lanetik hasi eta koloretako akaberako VFXak eman arte, tarteko prozesu guztia antolatzen dugu, materialak behar den kalitate- eta kolore-sendotasunarekin egin dezan bidea.

Egokitzen gara, aurrerabidean

Proiektu bakoitzari behar duena ematen diogu, irtenbideak eskainiz bai produkzio aldetik, bai alderdi artistikotik. Proiektu bakoitzaren behar espezifikoak kontuan izaten ditugu, planteatutako helburuak betetzeko. Badakigu zer eta nola egin produzkio batek aurrera egin dezan. Gainera, kalitateko emaitza bat emateko konpromisoa hartzen dugu, eta ezustekorik gabeko entrega ziurtatzen dugu.